Kukai - Dantza konpainia

Ereintza Dantza Taldean abiatu zen dantzari gisa. Bertan eta Errenteria Musikal Musika eta Dantza Eskolan jaso du dantza tradizionalean duen formazioa, eta dantza talde horrekin burutu ditu makina bat dantza saio Euskal Herrian zein atzerriko hainbat folklore jaialditan. Frantzia, Turkia, Austria eta abarretan izan da dantzan. Gaur egun ere Ereintzako kide eta dantzaria da.

Dantzari gisa egiten duen lanaz gain, Enpresa Zientzietako ikaslea da EHUn.

2001. urteaz geroztik da Kukai Dantza Konpainiako dantzaria, eta haren baitan ‘1937’, ‘Otehitzari Biraka’, ‘Taupadak’ eta ‘Hnuy Illa…’ ikuskizunetan hartu du parte.

Aurreskulari txapelketetan hainbat sari esanguratsu irabazi ditu. Besteak beste, Gazte Mailako aurreskulari txapelduna izan zen 1995,96 eta 98. urteetan.

foto

Urko Mitxelena Ruiz

Itzuli