OLATUEN TALKA jaialdiak Donostia kultur ekitaldiz beteko du asteburu honetan. Ostiraletik igandera bitartean 69 emanaldi baino gehiago ospatuko dira. Kukaik jaialdi honetan ere hartuko du parte Oteizak Paseo Berrian duen eskulturaren inguruan emanaldi berezi bat eginez.
Emanaldia ostiralean izango da, 20:30ean.
Kukairen azken sorkuntzaz gain, konpainiaren aurreko lanak eta ibilbidea ere aipagai ditu erreportajeak.
‘KULTURA GAUA’ saioak erreportaje zabala prestatu du Kukai Dantza Konpainiaren inguruan. Beer lanaren xedeak, ikuskizunak, azken proiektuak… izan dituzte hizpide Kukaiko kide zein kolaboratzaileek.
Ostirala, 22:30ean ETB3an
Igande gauean ETB 1ean
Juan Luis Zabala kazetariak Jon Maya, Edu Muruamendiaraz, Pantxika Telleria eta Oier Arazolazaren hitzak tartekatuz dantza tradizionaletik abiatuako sorkuntza izan du eztabaidagai erreportaje batean.

Kukaiko zuzendariak konpainiaren hastapenak, ikuskizunak, ibilbidea… izan ditu mintzagai aldizkari digitalak egindako elkarrizketan

Agus Perez kritikariak (SOK)2 ikuskizunaren kritikatu argitaratu du BERRIA egunkarian:
Hainbat komunikabideek Kukairen lan berriari buruzko erreportajeak argitaratu dituzte

(SOK)2, 7 dantzari eta 3 musikarirentzako pieza koreografikoa da. Lokarria aipatzen du, lokarri intimoak jorratzen ditu, iruten eta behin eta berriro hasten diren momentu horiek bezala. Kukai Dantza Konpainiaren ikuskizun berria martxoaren 12an estreinatuko da, Bilboko Campos Eliseos antzokian.
Proiektuaren zuzendaria: Jon Maya
Koreografia: Pantxika Telleria eta Jon Maya
Dantzariak: Alain Maya, Eneko Gil, Ibon Huarte, Nerea Vesga, Urko Mitxelena, Vanesa Castaño eta Vivien Ingrams
Musika zorijinala: Iñaki Telleria
Musikariak: Iñaki Telleria (perkusioa), Oihane Igerabide (arpa) eta Amaiur Cajareville (kontrabaxua)
Jantzien diseinua: Nora Izagirre
Argi diseintzailea: Javi Ulla
Eszenografiaren diseinua: Ibai Maritxalar
Koreografia laguntzailea: Lorentxa Iturralde
Zerbitzu teknikoak: Limboescena
Produkzioa: Kukai Dantza konpainia
Gaur jende aurrean aurkeztu dute Campos Antzoki berria. Hilaren 11ean zabalduko ditu ateak, eta bertako lehenengo ikuskizuna Kukairen sorkuntza berria izango da: (SOK)2. Zazpi dantzari eta hiru musikari jardungo dira zuzenean Pantxika Telleria eta Jon Mayaren koreografia taularatuz.

Lapurdiko Elirale konpainiak 1-6 urte arteko umeentzat prestatutako ikuskizun hau eskainiko du ostiralean Errenterian, Kukai Dantza Konpainiak eta Euskara Zerbitzuak egindako lankidetzaren ondorioz.
Emanaldia 17:30ean hasiko da.
