(SOK)2 ikuskizunean inspiratutako emanaldia izango da. 10 dantzarik, 4 musikarik eta aktore batek hartuko dute parte dantza, musika, poesia, suak… uztartuko dituen emanaldi batean. Emanaldia ekainaren 22ean izango da, 21:00etan.

Data: Asteartea, ekainak 22
Ordua: 21:00
Salneurria: 16€ (Sarreak museoan bertan eskuratu ahal dira)
FITXA ARTISTIKOA:
Zuzendaritza: Jon Maya
Koreografía: Pantxika Telleria eta Jon Maya
Musikoak: Iñaki Telleria (perkusioa), Jorge Pacheco (percusioa), Oihane Igeranbide (arpa) y Amaiur Cajareville (kontrabaxua)
Dantzariak: Jon Maya, Alain Maya, Eneko Gil, Ibon Huarte, Lorentxa Iturralde, Nagore Indakoetxea, Nerea Vesga, Urko Mitxelena, Vanesa Castaño, Vivien Ingrams
Aktorea: Joselu Berasategi
Argi diseinua: Javi Ulla

Ikasturtean egindako lanaren erakustaldia egin dute gaur formazio kurtsoan parte hartu duten dantzariek. ELIRALE konpainiak antolatutako festan eskaini dute emanaldia.
Kukai-Tanttakak ostiralean FITEI jaialdia ireki zuen HNUY ILLA ikuskizunarekin, eta larunbatean ere Sao Jao antzokian emanaldia eskaini zuen. Bi emanaldietan harrera bikaina izan zuen ikuskizunak. Hala adierazten du ARTEZBLAI webgunean argitaratzen den kritikak:

Carlos Nuñezek ostiralean Donostiako Victoria Eugenian egindako kontzertuan agerraldi berezia egin zuen Kukai Dantza Konpainiak. Prentsak ere nabarmendu du elkarlan horren emaitza:

Kukai-Tanttakak 2002. urtean estreinatu zuen ikuskizuna, Jon Mayaren koreografia, Mireia Gabilondoren zuzendaritza eta Juan Mari Beltranen musikarekin.

Joseba Sarrionandiaren olerkietan inspiratutako ikuskizunarekin bertaratuko dira Oportora Kukai eta Tanttaka, Arte Eszenikoen FITEI jaialdian parte hartzera. Emanaldiak ostiral eta larunbatean eskainiko dituzte, hiriko Sao Jao antzoki nagusian.
Kukaik Errenterian egin beharreko emanaldiaren aurretik, Iratxe Arantzibia kazetariak (SOK)2 ikuskizunari buruzko erreportajea argitaratu du Diario Vascon.

MUSIKASTE euskal musikaren eta konpositoreen jaialdian izango du hurrengo hitzordua (SOK)2 ikuskizunak. Asteartean, 20:00etan, Errenteria Hiria Kulturgunean. Horrez gain, Xabier Itzaina dantzari, musikari eta ikerlariak soka-dantzen inguruko hitzaldia eskainiko du 18:30ean Eresbilen.
Astartean, maiatzak 18, Errenterian
-18:30ean: Xabier Itzainaren hitzaldia Eresbilen
-20:00etan: (SOK)2 ikuskizuna Kulturgunean
Sarrerak Eresbilen daude salgai, eta kulturguneko lehiatilan ikuskizuna hasi baino ordu bete lehenago izango dira. Salneurria: 5 euro.

Ostegunean, 19:30ean, Kukai Dantza Konpainiak bere entseguko ateak irekiko ditu, konpainiako lana gertutik ezagutu nahi duen ororentzat. (SOK)2 bere azken lanaren pasarteak erakutsiko ditu, eta bertaratzen direnek ikuskizuneko sortzaile eta partehartzaileekin sormen prozesuari buruz hizketaldia izateko aukera izango dute.
Ensaioa dantza eskolan izango da. Asteartean, berriz, (SOK)2 ikuskizuna Errenteria Hiria Kulturgunean ikusteko aukera izango da.