Kukai - Dantza konpainia

30 Urtarrila

KUKAI-TANTTAKAK BILBAOKO ARRIAGA ANTZOKIAN 'HNUY ILLA' IKUSKIZUNA ESKAINIKO DU, OTSAILAREN 9AN

Joseba Sarrionandiaren poesian oinarritutako ikuskizuna otsailaren 9an izango da, Arriaga Antzokian. Ikuskizunak Mireia Gabilondoren zuzendaritza, Jon Mayaren koreografia eta Iñaki Salvadorren musika ditu

SARRERAK SALGAI
ARRIAGA ANTZOKIA

28 Azaroa

NAGORE INDAKOETXEA ETA AITOR ARRIETA EUSKADIKO TXAPELDUN AURRESKU ETA SOINU ZAHARREAN

Bi dantzari errenteriarrak izan dira txapeldun Pasaian joakatutako txapelketan, Aitor Arrieta Aurreskuan eta Nagore Indakoetxea Soinu Zaharretan.
Nagore Indakoetxea Ereintza Dantza Taldeko dantzaria izateaz gain, Kukai Dantza Konpainiarekin ‘Hostoak’ ikuskizunean hartzen ari da parte. ‘Hnuy Illa’ eta ‘Tttakun Ttan Ttakun’ bezalako ikuskizunetan ere jardun du.
Aitor Arrieta, berriz, Madrilen da dantza klasikoko ikasketak egiten. Ereintza Dantza Taldeko dantzaria eta Errenteria Musikaleko ikasle ohia, Kukaik dantzari gazteentzat antolatutako formazio kurtsoan ikasle izan da bi urtez.

14 Azaroa

KUKAI 'HOSTOAK' IKUSKIZUNAREKIN BARTZELONAN IZANGO DA OSTEGUNEAN

Ekitaldia, EH SONA jaialdiaren baitan izango da. 21:00etan L’Auditorin. ‘Hostoak’ ikuskizunean Oreka TX eta Amaren alabak taldeekin jardungo du Kukaik.

EH SONA

03 Azaroa

JON MAYA: "Dantza lengoaia bat da; forma bat edo beste har dezake"

Goiena egunkariak elkarrizketa egin dio Kukai Dantza Konpainiako zuzendariari.

GOIENA ELKARRIZKETA

30 Urria

KUKAIK HAINBAT EMANALDI ESKAINIKO DITU 'KARRIKAN' IKUSKIZUNAREKIN HERRIALDE KATALANETAN

Datorren astetik aurrera, Kukaik hainbat emanaldi eskainiko ditu Herrialde Katalanetan. ‘Karrikan’ ikuskizunarekin jaialdi eta antzoki garrantzitsuta jardungo da.

AZAROAK 4: Sorbatza, Bartzelonan. Mercat de las Flors Antzokian
AZAROAK 5: Karrikan, Fira Mediterrenea Manresa
AZAROAK 6: Karrikan, Bartzelonan, EH SONA jaialdian
AZAROAK 8: Sorbatza, Castello.
AZAROAK 12: Sorbatza, Manacor

23 Uztaila

ONDOKO LOTURAN 'KARRIKAN' IKUSKIZUNEKO 'SORBATZA' KOREGRAFIAREN AURKEZPEN BIDEOA IKUS DAITEKE

La Intrusa Danzako Damian Muñoz eta Virginia Garcia dira koreografia eta bideo egileak. Dantzariak: Alain eta Jon Maya, Eneko Gil eta Ibon Huarte.

IKUS BIDEOA

05 Uztaila

'GARA' EGUNKARIAK JON MAYA ELKARRIZKETATU UDAKO BERE ZALETASUNEN INGURUAN

IKUS ELKARRIZKETA

30 Ekaina

KUKAIK LARUNBATEAN 'SOKA' IKUSKIZUNA ESKAINIKO DU HELETAN, EUSKAL HERRIA ZUZENEAN FESTIBALEAN

Emanaldia 15:00etan izango da Heletako plazan. Kukaik SOKA ikuskizuna eskainiko du, festibalaren egitarau oparoaren baitan.

EHZ

21 Ekaina

KUKAIK BILBAOKO 'LEKUZ LEKU' JAIALDIAN HARTUKO DU PARTE OSTIRALEAN

Ostiralean eskainiko du bere emanaldia, 21:00etan, Guggemheim museoaren inguruan. Karrikan ikuskizunaren pasarte batekin izango da bertan, Damian Muñoz eta Virginia Garcia koreografoen ‘SORBATZA’ lana erakutsiko du.

LEKUZ LEKU EGITARAUA

24 Maiatza

BERRIA EGUNKARIAK 'KARRIKAN' IKUSKIZUNAREN KITIKA ARGITARATU, 'BILAKETA EMANKORRA' DELA ADIERAZI DU

Agus Perez kritikariak egin du kritika, Hendaiako emanaldiaren ostean. Kukaik koreografo kolaboratzaileekin egindako bilaketa lana nabarmendu du.
Bestetik, Iratxe Arantzabia kazetariak ere bere iruzkina argitaratu du DVn.

KRITIKA BERRIA

DV

Artxiboa