Kukai - Dantza konpainia

Ereintza Dantza Taldean abiatu zen dantzari gisa. Bertan eta Errenteria Musikal Musika eta Dantza Eskolan jaso du dantza tradizionalean duen formazioa, eta dantza talde horrekin burutu ditu makina bat dantza saio Euskal Herrian zein atzerriko hainbat folklore jaialditan. Irlanda, Frantzia, Turkia, Austria eta abarretan izan da dantzan. Gaur egun ere Ereintzako kide eta dantzaria da. Musika alorreko ikasketak eginak ditu, trikitixa da bere soinu tresna.

Dantzari gisa egiten duen lanaz gain, Ingeneritza ikasketak egin ditu EHUn.

2002. urteaz geroztik da Kukai Dantza Konpainiako dantzaria, eta haren baitan ‘1937’, ‘Otehitzari Biraka’ eta ‘Hnuy Illa…’ ikuskizunetan hartu du parte.

Dantzari bikoteen txapelketetan hainbat sari esanguratsu irabazi ditu. 2006. urtean Gipuzkoako txapeldun izan zen, eta 2006 eta 2007. urteetan Euskal Herriko txapeldun orde. Guztietan Eneko Gil bikotearekin batera.

foto

Nerea Vesga Elizalde

Itzuli