Ereintza Dantza Taldean abiatu zen dantzari gisa. Bertan eta Errenteria Musikal Musika eta Dantza Eskolan jaso du dantza tradizionalean duen formazioa, eta dantza talde horrekin burutu ditu makina bat dantza saio Euskal Herrian zein atzerriko hainbat folklore jaialditan. Frantzia, Turkia, Austria eta abarretan izan da dantzan. Gaur egun ere Ereintzako kide eta dantzaria da.
Dantzari gisa egiten duen lanaz gain, Ingeneritza Elektronikoan ikasketak egin ditu EHUn.
2001. urteaz geroztik da Kukai Dantza Konpainiako dantzaria, eta haren baitan ‘1937’, ‘Otehitzari Biraka’, ‘Taupadak’ eta ‘Hnuy Illa…’ ikuskizunetan hartu du parte.
Aurreskulari txapelketetan hainbat sari esanguratsu irabazi ditu. Guztietan garrantzitsuena, 2006. urtean eskuratu zuen Euskal Herriko aurreskulari txapelketa.