Kukai - Dantza konpainia

Kartela haunditu

Karrikan - OUT/IN

Estreinu data:
2011/05/13

‘KARRIKAN’ eta ‘OUT/IN’, proiektu baten bi emaitza dira. Kukai Dantza Konpainiako dantzariak koreografo talde bikain batekin elkarlanean jardun dira, eta haiekin egindako lanaren emaitza da ikuskizun hau. Iker Gomezekin egindako elkarlanetik sortu da  ‘Aupa mutil!’, Damian Muñoz-Virginia Garcia bikotearekin sortutakoa  da‘Sorbatza’; eta ‘Fight For Fandango’ fandagoari buruz Pantxika Tellerriak proposatutako gogoeta da . Hiruen bateratzeak osatzen du ‘KARRIKAN’ kale ikuskizuna. Ondoren, lan honen moldaketa eta bertsio berria osatu du Kukaik:’OUT/IN’. Oraingoan antzokirako. Iker Gomez, Damian Muñoz eta Virginia Garciarekin egindako elkarlanetik sortu da areto barrurako ikuskizuna.
 
“SORBATZA oreka berrezarri nahi duten lau gizonezkoen arteko errituala da. Gerra sinbolo bat, bakea eraikitzeko; bizitzaren símbolo bat heriotzari konjurua egiteko”
Damian Muñoz eta Virginia Garcia
 
“Nahiz eta nekatuta, lehertuta, akituta, jota, mareatuta… egon; beso, hanka eta bizkarra zizko eginda izan eta birikak, aurkitu ezinda nabilen hitz bat garrasi egiteaz,  erabat hustuta izan… badakit harrotasun kontu bategatik zutik jarraituko dudala.”
Iker Gomez

Fitxa artistikoa:

Zuzendaritza: Jon Maya
Koreografia: Damián Muñoz eta Virginia Garcia (La Intrusa Danza), Iker Gomez eta Pantxika Telleria.
Dantzariak: Alain Maya, Eneko Gil, Ibon Huarte, Jon Maya, Nerea Vesga eta Urko Mitxelena
DJa zuzenean: DZ (Zigor Lanpre)
Jantziak: Loreak Mendian eta Vialis
Argazkiak: Gorka Bravo
Produkzioa: Kukai Dantza Konpainia
Estreinaldia: 2011ko maiatzean, Leioako Umore Azokan
Banaketa: JP Producciones
Tel: 94.681.67.43 • Fax: 94.620.17.17 • Móvil: 609.45.75.75jpproducciones@jpproducciones.com

Bideoa