‘1937’ eta ‘Otehitzari Biraka’ ikuskizunen ondotik, udaberri honetan Kukai Dantza Konpainiak eta Tanttaka Teatroak ikuskizun berria aurkeztuko dute.
Aurreko lanetan hartutako norabidean aurrerapauso bat emango dute, gizakien arteko harremanak oinarri hartuta. Amodioa, desamodioa, bakardadea, erbestea… Poesiak zipriztindutako ikuskizuna izango da. Dantza lengoaia nagusia izanda ere, dantzarien mugimenduak poesia izango du bidelagun. Ez edozein poesia, gainera. Izan ere, Joseba Sarrionandiaren testuak izango dira Kukai eta Tanttakaren ikuskizun berriaren ardatz.
Ikuskizun poetikoa, beraz, dantza eta musika sujerenteen bidez azalduta. Ikuskizuneko musikaren egilea Iñaki Salvador izango da eta koreografoa Jon Maya. Elementu guzti hauekin Mireia Gabilondok osatuko du gidoia eta zuzendaitza.
Kukai eta Tanttaka ikuskizuna sortzeko prozesuan murgilduta daude bete-betean. Azaldutako ardatzaren gainean, sortzaileak lanean ari dira egunotan. Azken emaitza maiatzetik aurrera izango da ikusgai. Maiatzean igoko dira dantzariak lehen aldiz oholtzara.
Gidoia eta zuzendaritza: Mireia Gabilondo
Koreografia: Jon Maya
Musika: Iñaki Salvador
Poesia: Joseba Sarrionandia
Eszenografia: Fernando Bernues
Dantzariak: Jon Maya, Alain Maya, Enero Gil, Ibon Huarte, Urko Mitxelena,
Vanesa Castaño eta Nerea Vesga
| Ikuskizuna | Data | Ordua | Tokia |
|---|---|---|---|
| Hnuy illa... | 2009/04/04 | 21:00 | GASTEIZ |
| Hnuy illa... | 2009/03/21 | 20:00 | AMURRIO |
| Hnuy illa... | 2009/03/20 | 20:00 | EIBAR |
| Hnuy illa... | 2009/02/14 | 20:00 | BASAURI; Social Antzokia |
| Hnuy illa... | 2009/01/30 | 23:00 | GERNIKA |
| Hnuy illa... | 2009/01/11 | 21:00 | DONOSTIA, VICTORIA EUGENIA ANTZOKIA |
| Hnuy illa... | 2009/01/10 | 21:00 | DONOSTIA, VICTORIA EUGENIA ANTZOKIA |
| Hnuy illa... | 2008/11/26 | 21:30 | MEXIKO DF, Hiriko Antzokian |
| Hnuy illa... | 2008/11/25 | 20:30 | MEXIKO DF, Hiriko Antzokian |
| Hnuy illa... | 2008/11/14 | 21:30 | AZPEITIA, Izarraitz Pilotalekuan |
| Hnuy illa... | 2008/10/19 | 20:30 | ARRASATE, Amaia Antzokian |
| Hnuy illa... | 2008/10/18 | 21:30 | AGURAIN, Harresi Aretoan |
| Hnuy illa... | 2008/10/14 | 22:00 | SANTIAGO DE COMPOSTELA, Principal Antzokian |
| Hnuy illa... | 2008/09/14 | 21:00 | Bergara, Frontoian |
| Hnuy illa... | 2008/09/03 | 23:00 | Zarautz, Frontoi Zineman |
| Hnuy illa... | 2008/07/12 | 00:59 | Donostia, Antzoki Zaharra |
| Hnuy illa... | 2008/07/06 | 23:30 | Elorrio,Parkinean |
| Hnuy illa... | 2008/06/27 | 00:00 | Zumarraga |
| Hnuy illa... | 2008/06/08 | 00:00 | Durango |
| Hnuy illa... | 2008/05/31 | 00:00 | Amorebieta |
| Hnuy illa... | 2008/05/11 | 22:00 | Errenteria - Centro Cultural Villa de Errenteria |
| Hnuy illa... | 2008/05/09 | 22:30 | Leioa - Kultur Leioa |
| Hnuy illa... | 2009/01/06 | 01:59 | Donostia - Antzoki Zaharrean |