KARRIKAN sei dantzari eta Dj bat biltzen dituen kale ikuskizuna da. Kukai hiru koreograforekin elkarlanean jardun da proiektu honetarako, eta hiruen lanak bilduz KARRIKAN proiektua osatu du.
(SOK)2, 7 dantzari eta 3 musikarirentzako pieza koreografikoa da. Soka bere zentzu fisikoan zein poetikoan aipatzen du. Lokarri intimoak jorratzen ditu, iruten eta behin eta berriro hasten diren momentu horiek bezala. Ikuskizuna Bilbaon estreinatu da, Campos Eliseos Antzokiaren estreinaldi gisa.
Joseba Sarrionandiaren poesian inspiratutako ikuskizuna da. Jon Mayaren koreografiarekin, IƱaki Salvadorren musikarekin eta Mireia Gabilondoren gidoi eta zuzendaritzarekin.
Dantzaldia jaialdiaren inaugurazio ekitaldia